Belaunaldien telebistarekiko aisiazko harremanakBizkaiko lau adin-talderen kasu azterketa

  1. Landabidea Urresti, Xabier
unter der Leitung von:
  1. Aurora Madariaga Ortuzar Doktormutter
  2. Iratxe Aristegui Fradua Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad de Deusto

Fecha de defensa: 23 von Januar von 2014

Gericht:
  1. Patxi Juaristi Larrinaga Präsident/in
  2. Roberto San Salvador del Valle Sekretär
  3. Elin Haf Gruffydd Jones Vocal
  4. Maialen Sorkunde Garmendia Larrañaga Vocal
  5. Edorta Arana Arrieta Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 358596 DIALNET lock_openTESEO editor

Zusammenfassung

LABURPENA Telebista milioika pertsonen eguneroko errealitateren parte da eta XXI. mendearen hasieran komunikabideekin lotutako aisiarengan eragilerik garrantzitsuenetarikoa dela esan daiteke. Egunerokotasunean telebistak duen zentraltasunak jabeturik lan honek lau adin-taldetan banatutako (Gazteak, Helduak 1, Helduak 2, Nagusiak) bederatzi eztabaida talde eta sei sakoneko elkarrizketaren telebistarekiko harremanen esplorazio kualitatiboa eta aisia humanistaren perspektiban oinarritutako interpretazio eredua eskaintzen ditu. Aisiazko Ikaskuntzen eta Ikus-entzuleriaren Ikerketaren artean zubi-lana egitea ezinbestekoa eta emankorra da, komunikabideek egungo gizarteetan aisia definitzeko agertzen duten garrantzia hazkorra ikusirik. Komunikabideen ekosisteman ematen ari diren aldaketek erronka berriak ez ezik, erronka hauei eremu bietatik elkarrekin erantzuteko aukerak ere zabaltzen dituzte. Erronka hauei erantzun aldera hurbilketa kualitatiboa proposatzen da lan honetan, Ikus-entzuleriaren Ikerketa batez ere komunikabideen kontsumoaren azterketa kuantitatibora bideratu baita, eta denbora-aurrekontuak bezalako Aisiazko Ikaskuntzekin lotutako ikerketa jarduerek jarduera behagarrien neurketa hartu izan baitute ardatz, jarduera hauetatik eratorritako esanahiei entzungor eginik sarri. Aisiazko esperientziaren kontzeptua telebistaren ikus-entzuleriaren eremura egokitzea gakoa da telebistaren egungo eta etorkizuneko formak hobeto ulertzeko. Hartara, ikus-entzuleriaren azterketarako eredu berri bat proposatzen da, aisia eta telebistaren adiera anitzeko izaera barne hartzen dituena eraldatzen ari den komunikabideen ekosistemaren baitan. Parte-hartzaileen kontakizunaren azterketa eta kodeketa sistematikoak adin-taldeen arteko kontzeptuzko alderaketarako eta telebistarekin lotutako aisiazko harremanen marko interpretatibo orokorrerako oinarriak eskaini ditu. Ezberdintasun esanguratsuak aurkitu dira adin-taldeen artean, baita antzekotasun nabarmenak ere adin-tarte bereko pertsonen artean. Kasu azterketan aurkitutako antzekotasun eta ezberdintasunetatik eta parte-hartzaileek belaunaldien inguruan esandakotik abiatuta proposatzen da telebistaren aisiazko ontologia, eta telebista belaunaldien arteko aisiarako eta aisiazko artefaktua dela eta belaunaldien partaidetzak eta ezberdintzeak telebistaren eguneroko errealitatearen eraikuntzan garrantzi handikoak direla ondorioztatzen da bertan. Hitz gakoak: Telebista, Aisiazko Ikaskuntzak, Ikus-entzuleriaren Ikerketa, Esperientzia, komunikabideen ekosistema.¿